XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ordutik Mirenek bazkari berezia eramaten zion Lontxori.

Salda, haragi biguna, tomateak, laranjak etabar.

Artalea eman beharrean bitaminak ematen zizkion.

Lontxo gizajoa gogaituta zegoen:

- Non ote daude nire artaletxoak!

Gauza hauek jan behar baditut mundua korritzeko, zer egingo dugu ba!

Jan eta jan, asko loditu zen.

Ikaragarrizkoa jarri zen, eta oilategian ere doi doian sartzen zen.

Halako batean esan zuen:

- Nahiko dut. Batu nire gauzak, sartu maletan eta banoa mundua ikustera.

- Kontu handiz ibili. Jende gaizto asko dago munduan.

Muturdik, berriz ere zirika:

- Ez zara oso urruti joango, ez.

- Tori txanpon hauek, beharrezko izango dituzu eta esan zion Mirenek, sakelean diru apur bat sartuz.

- Agur, agur!

Baserritik atera zen eta errepidea hartu zuen.